Izugarrizko aurrerakuntzak eman dira, bai teknologietan eta beste eremuetan ere, hau oso ona da, baina non geratzen da gizakia bera?. Lehiakortasun eta indibidualismo handia dagoen gizarte baten bizi gara. Ematen du albokoari zapaltzea eta diskriminatzea dela bide bakarra norbera gorantz egiteko. Etxetik hasita esan dezakegu etengabeko lasterketa batean bizi garela, denak norantz goazen ez dakigula, gaur egun ez daude baloreak eta besteenganekiko errespetua. Gero hau dena eskolan eta lagunartean isladatzen da, agian gure umeengan gehiago erreparatu egin beharko dugu. Ez da nahikoa nire ustez garrantzia handia ematea soilik akademikoki zelan dagoen ikasle bat, aprobatzen duen ala ez. Bada garaia paroi bat egitea gure lasterketa honetan eta aditasun gehiago eman norberaren umea zertan dabiltza edo zer gertatzen zaion ikusteko. Asken finean gurasoak, irakasleak eta gizartea oro har gara eredua beraientzako. Babestu egin behar ditugu umeak kontu handiz biharko helduak izango dira eta.Bullingaren hausnarketa
2011/01/13
Amaierako hausnarketa
Benetan larria iruditzen zait aurkitu dudan estatistikak lan hau egiten ari nintzenean. Irakasleak izango gara agian eta izugarrizko dardara ematen dit zelan tratatu honelako kasuak. Nire ustez sentsibilitate handiko lana da, eta ba al gaude honetarako prestatuta?. Ez, ez dut uste, nor dago honetarako prestatuta? Inor ez dago prest arazo hauen kontra lan egiteko, zoritgaitzez, etxean ez baldin badaukagu kasu bat.
Izugarrizko aurrerakuntzak eman dira, bai teknologietan eta beste eremuetan ere, hau oso ona da, baina non geratzen da gizakia bera?. Lehiakortasun eta indibidualismo handia dagoen gizarte baten bizi gara. Ematen du albokoari zapaltzea eta diskriminatzea dela bide bakarra norbera gorantz egiteko. Etxetik hasita esan dezakegu etengabeko lasterketa batean bizi garela, denak norantz goazen ez dakigula, gaur egun ez daude baloreak eta besteenganekiko errespetua. Gero hau dena eskolan eta lagunartean isladatzen da, agian gure umeengan gehiago erreparatu egin beharko dugu. Ez da nahikoa nire ustez garrantzia handia ematea soilik akademikoki zelan dagoen ikasle bat, aprobatzen duen ala ez. Bada garaia paroi bat egitea gure lasterketa honetan eta aditasun gehiago eman norberaren umea zertan dabiltza edo zer gertatzen zaion ikusteko. Asken finean gurasoak, irakasleak eta gizartea oro har gara eredua beraientzako. Babestu egin behar ditugu umeak kontu handiz biharko helduak izango dira eta.
Izugarrizko aurrerakuntzak eman dira, bai teknologietan eta beste eremuetan ere, hau oso ona da, baina non geratzen da gizakia bera?. Lehiakortasun eta indibidualismo handia dagoen gizarte baten bizi gara. Ematen du albokoari zapaltzea eta diskriminatzea dela bide bakarra norbera gorantz egiteko. Etxetik hasita esan dezakegu etengabeko lasterketa batean bizi garela, denak norantz goazen ez dakigula, gaur egun ez daude baloreak eta besteenganekiko errespetua. Gero hau dena eskolan eta lagunartean isladatzen da, agian gure umeengan gehiago erreparatu egin beharko dugu. Ez da nahikoa nire ustez garrantzia handia ematea soilik akademikoki zelan dagoen ikasle bat, aprobatzen duen ala ez. Bada garaia paroi bat egitea gure lasterketa honetan eta aditasun gehiago eman norberaren umea zertan dabiltza edo zer gertatzen zaion ikusteko. Asken finean gurasoak, irakasleak eta gizartea oro har gara eredua beraientzako. Babestu egin behar ditugu umeak kontu handiz biharko helduak izango dira eta.2011/01/12
2011/01/11
Bullyingaren atzean dagoena
Argitalpen hau erabaki dut ekartzea blogera nahiko interesgarria eta baliogarria iruditzen zaidalako. Aldizkari honetan bullyingarekin dugun ohiko arazoak eta arazo berriak azaltzen dituzte. Hala eta guztiz ere, soluzioak edota guztiontzat zeregin batzuk egitera gonbidatzen gaituzte aldizkaritik, horrelako indarkeria arazoak ez emateko. Beste aldetik, bullyingaren atzean dauden gauza latzak ere erakuzten digu aldizkari hau.
2011/01/10
Bideoen zerrenda
Free website - Powered By Wix.com
Bideo hauek bullyingarekin zerikusia dute. Ondo etorriko dira hobeto ulertzeko zeren aurrean lan egingo dugun.
Portzentaiak
| Zelan sentitzen zara klasean? |
|
| oso ondo | 10,7 |
| ondo | 53,6 |
| nahiko | 28,6 |
| txarto | 4,3 |
| oso txarto | 2,9 |
2011/01/09
EUSKAL HERRIA BULLYING KASUA GEHIEN DUEN BIGARREN KOMUNITATEA
Euskal herria bullying kasua duen bigarren komunitatea da. ACAE elkargoa 9117 salaketa jaso zituen pasa den urtean. Salaketa hauetatik %20a Euskaditik datozte.
Lotsagarria uste dut, gure komunitatea bullying kasuaren gehiengoa bigarrena izatea. Zer egiten dugu, edo zer ez dugu egiten hau gertatzeko?, zelan jokatu egoera honen aurrean?
Lotsagarria uste dut, gure komunitatea bullying kasuaren gehiengoa bigarrena izatea. Zer egiten dugu, edo zer ez dugu egiten hau gertatzeko?, zelan jokatu egoera honen aurrean?
2011/01/04
2010/12/27
Zer egin behar dugu tratu txarretatik saihesteko?
Erantzukizuna denona da. Bullying-a ez da gazteen arazoa, gizarte osoarena baizik. Horregatik, erantzukizuna ere denona da, ez gazteena soilik, irakasleena soilik edo gurasoena soilik. Ondorioak ere, denok jasaten baititugu.Xabier Barandiaranek ere hala dio: "Gazteek bizi dituzten arazoak gizarte arazoak dira, eta konponbideak gizartera apuntatzen du bere osotasunean: familiaren, eskolaren, herriaren zeregina birdefinitu eta indartzera. Arazoa guztiona da, eta guztioi dagokigu ardura; zeregin hori hezkuntza sistemaren esku edota komunikabideen esku bakarrik geratzen bada, gizarteak porrot egingo du".Erantzukizuna hartu beharra dago, eta serio, gainera.
- Irakasleentzako aholkuak- Erne egon eta moztu.
- Koordinazio lana: informazioa trukatu.
- Gainbegiratu- Serio hartu eskaerak.
Ez esan "haurren kontuak dira", "jolasten ari dira" eta horrelakoak.
Jolasten ari direnean ondo pasatzen dute, baina norbait sufritzen ari baldin bada edo gaizki sentitu bada, hor ez dago jolasik. Hor muga bat dago. Eta orduan, egoera aldatzeko zer egin daitekeen pentsatu behar da. 
Gurasoentzako aholkuak- Ez hitz egin gaizki beste haurretaz.
- Talde desberdinekin ibiltzen erakutsi seme-alabei, ez beti lagun berberekin. Sarritan entzuten da "gure koadrilakoa baldin bazara, ezin duzu horiekin ibili. Eta ibiltzen bazara, ez zara gure laguna". Guraso batzuek ongi ikusten dute, eta ez dira konturatzen beraiek ez dutela kafea beti berdinekin hartzen. Gauza bat da taldeari leiala izatea edo gaizki esaka ibiltzea. Baina beste bat besteekin ezin dela ibili esatea.
- Balioen transmisioa, errespetua.
- Komunikazioa mantentzea. Erasotzaileek ez dute ezer kontatzen, eta gurasoek oso gaizki pasatzen dute, azkenak izaten direlako zer gertatzen den jakiteaz.
Ikasle erasotuarentzako aholkuak- Esan ez sentitzeko errudun esaten dizkiotenagatik.
- Esan ez identifikatzeko esaten dioten guztiarekin.
- Irainari halago bat bezala erantzun.
- Tutorearekin hitz egin.
- Inoiz ez erantzun beste irain batekin.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
