2011/01/04

iritzi bat.

Bullyingaren aurka dauden pertsonak geroz eta gehiago dira. Azken urte hauetan, bullyingaren kasuak oso larriak eta asko izan dira. Hondarribiko Jokinen kasua, hainbeste oihartzun izan eta gero, hitzetik hortzera zebiltzan gaia izan zen hura. Nik neu, esan behar dut, hori ez zitzaidala batere ongi iruditu Eta horregatik bullyinga egiten dutenei kartzelara eramatearen alde nago.
Lehenik eta behin, bullyinga jasaten dutenek ez lukete jasan beharko. Gainera asko sufritzen dute eta batzuetan, Suizidioak suertatzen dira.

Bestalde,esatea, bullyinga oso larria dela gazte eta ume asko sufritzen dutelako. Dena den, esan beharra dago bullyinga pairatzen dutenek arazo psikikoak nahiz fisikoak izaten dituztela gehienetan. Ohikoa da klasean oso isilik geratzen direla eta harreman asko egiten ez dituztela. Haiei laguntza ez diegu ematen eta batzuetan ez dakigu zer gertatzen zaien. Gainera, bullyinga sufritzen dutenek familian gaizki aurkitzen dira eta hori erasotuaren autoestimua jaisten du. Bullyinga besteek mina egiteko erabiltzen dutenek filmetan eta gizartean dagoen indarkeriagatik ikasten dute ere.

Hori guztia dela eta, arreta asko izan behar da ume eta gazteekin, batzuk etxean ez baituzte ezer esaten. Psikologoak behar direla uste dut kasu hauetan eta bizi zaletasun kaltegarritzat jotzen dut. Horren ondorioz, nire aburuz, bullying-a egiten duten pertsonei zigor gogorra edo kartzelara eramatea hoberena izango litzatekeela pentsatzen dut.