2010/12/27

Zer egin behar dugu tratu txarretatik saihesteko?

Erantzukizuna denona da. Bullying-a ez da gazteen arazoa, gizarte osoarena baizik. Horregatik, erantzukizuna ere denona da, ez gazteena soilik, irakasleena soilik edo gurasoena soilik. Ondorioak ere, denok jasaten baititugu.Xabier Barandiaranek ere hala dio: "Gazteek bizi dituzten arazoak gizarte arazoak dira, eta konponbideak gizartera apuntatzen du bere osotasunean: familiaren, eskolaren, herriaren zeregina birdefinitu eta indartzera. Arazoa guztiona da, eta guztioi dagokigu ardura; zeregin hori hezkuntza sistemaren esku edota komunikabideen esku bakarrik geratzen bada, gizarteak porrot egingo du".Erantzukizuna hartu beharra dago, eta serio, gainera.

  1. Irakasleentzako aholkuak- Erne egon eta moztu.
    - Koordinazio lana: informazioa trukatu.
    - Gainbegiratu- Serio hartu eskaerak.
    Ez esan "haurren kontuak dira", "jolasten ari dira" eta horrelakoak.
    Jolasten ari direnean ondo pasatzen dute, baina norbait sufritzen ari baldin bada edo gaizki sentitu bada, hor ez dago jolasik. Hor muga bat dago. Eta orduan, egoera aldatzeko zer egin daitekeen pentsatu behar da.

  2. Gurasoentzako aholkuak- Ez hitz egin gaizki beste haurretaz.
    - Talde desberdinekin ibiltzen erakutsi seme-alabei, ez beti lagun berberekin. Sarritan entzuten da "gure koadrilakoa baldin bazara, ezin duzu horiekin ibili. Eta ibiltzen bazara, ez zara gure laguna". Guraso batzuek ongi ikusten dute, eta ez dira konturatzen beraiek ez dutela kafea beti berdinekin hartzen. Gauza bat da taldeari leiala izatea edo gaizki esaka ibiltzea. Baina beste bat besteekin ezin dela ibili esatea.
    - Balioen transmisioa, errespetua.
    - Komunikazioa mantentzea. Erasotzaileek ez dute ezer kontatzen, eta gurasoek oso gaizki pasatzen dute, azkenak izaten direlako zer gertatzen den jakiteaz.

  3. Ikasle erasotuarentzako aholkuak- Esan ez sentitzeko errudun esaten dizkiotenagatik.
    - Esan ez identifikatzeko esaten dioten guztiarekin.
    - Irainari halago bat bezala erantzun.
    - Tutorearekin hitz egin.
    - Inoiz ez erantzun beste irain batekin.