2010/12/26

Avilesek anti-bullying--aren kontra proposatzen dituen pautak:

1.- Lehendabizi, eskaera jaso: kezkatuta dagoen ikasle batena lagunik ez daukalako edo iraindu egiten dutelako; kezkatuta dauden gurasoena eskolatik at koadrilan gertatzen denagatik; irakasle bat etortzen denean... Orientatzaileek eta irakasleek denei entzuten diete eta esaten dutena jaso egiten dute, inor epaitu gabe, baloraziorik egin gabe. Hori dena eserita egiten dute, garrantzia emanez.

2.- Informazioa jaso alde guztietatik: Horretarako, denekin biltzen dira, egoeran parte hartu duten guztiekin: irakasleekin, gurasoekin, ikasleekin... Beti, lehenengo, erasotzailearekin. Espero ez duen unean gelatik atera eta orientatzaileek berarekin hitz egiten dute, epaitu gabe: zer dakizu honetaz, badakigu norbait oso-oso gaizki pasatzen ari dela... Hasieran gehiegi ez dutela komentatzen diote orientatzaileek, baina ikusten dutenean ez dutela epaitzen eta badakitela zer gertatzen den, orduan hitz egiten hasten omen dira. Beraiei galdetzen diete zer egin daitekeen egoera aldatzeko, zerbait proposatzeko.

Erasotuarekin azkena elkartzen dira.

3.- Lehen momentutik portaera erasotzaileak debekatzen eta mozten dituzte. Baldin badakite irainak egon direla, erasotzailearekin elkartzen direnean, esaten diote ez dutela irainik onartzen. "Ez baduzue berarekin ibili nahi edo bere lagunak izan nahi, ados, baina ez egin minik, ez kendu gosaria...", esaten diote. Normalean errespetatzen dute, edo mugimenduak egoten dira, gurasoak ere kezkatuta egoten direlako eta etxean ere komentatzen dutelako.

4.- Irakasleei gertatzen dena gelan aipatzeko esaten diete, erasotzaileek jakin dezaten eurek badakitela zer gertatzen den. Horrek indarra kentzen die. Ordura arte inpunitate osoz egin duena ezin duela egin konturatzen da erasotzailea.

5.- Garrantzitsua da gurasoekin hitz egitea eta orientatzaileek edo irakasleek ez dutela epaitzen eta ez direla posizionatzen ikustea. Izan ere, hasieran seme-alabak defendatzen hasten dira, baina erasotzailea ere kaltetua dela ohartzean, konturatzen dira lagundu egin nahi zaiela.

6.- Gainbegiratu: irakasleak eta gurasoak informatuta mantentzen dira eta gainbegiratzeko esaten zaie. Erne egon daitezela, euren presentzia areagotu dezatela, ez poliziak bezala, baina bai egoerak kontrolatuz.

7.- Bidea markatu: jasotako informazio guztia aztertu ondoren, orientatzaileek arazo nola bidera daitekeen aztertzen dute. Kasu batzuetan erasotuak autoestimua igotzea beharko du, eta beste batzuetan erasotzailea izango dalaguntza behar duena.

8.- Jarraipena: erasotuak asko eskertzen du jarraipena egitea, zer moduz dagoen galdetzea...

9.- Gurasoei eta irakasleei aholkuak eman.

No hay comentarios: