2011/01/13

Amaierako hausnarketa

Benetan larria iruditzen zait aurkitu dudan estatistikak lan hau egiten ari nintzenean. Irakasleak izango gara agian eta izugarrizko dardara ematen dit zelan tratatu honelako kasuak. Nire ustez sentsibilitate handiko lana da, eta ba al gaude honetarako prestatuta?. Ez, ez dut uste, nor dago honetarako prestatuta? Inor ez dago prest arazo hauen kontra lan egiteko, zoritgaitzez, etxean ez baldin badaukagu kasu bat.
Izugarrizko aurrerakuntzak eman dira, bai teknologietan eta beste eremuetan ere, hau oso ona da, baina non geratzen da gizakia bera?. Lehiakortasun eta indibidualismo handia dagoen gizarte baten bizi gara. Ematen du albokoari zapaltzea eta diskriminatzea dela bide bakarra norbera gorantz egiteko. Etxetik hasita esan dezakegu etengabeko lasterketa batean bizi garela, denak norantz goazen ez dakigula, gaur egun ez daude baloreak eta besteenganekiko errespetua. Gero hau dena eskolan eta lagunartean isladatzen da, agian gure umeengan gehiago erreparatu egin beharko dugu. Ez da nahikoa nire ustez garrantzia handia ematea soilik akademikoki zelan dagoen ikasle bat, aprobatzen duen ala ez. Bada garaia paroi bat egitea gure lasterketa honetan eta aditasun gehiago eman norberaren umea zertan dabiltza edo zer gertatzen zaion ikusteko. Asken finean gurasoak, irakasleak eta gizartea oro har gara eredua beraientzako. Babestu egin behar ditugu umeak kontu handiz biharko helduak izango dira eta.

2011/01/11

Bullyingaren atzean dagoena



Argitalpen hau erabaki dut ekartzea blogera nahiko interesgarria eta baliogarria iruditzen zaidalako. Aldizkari honetan bullyingarekin dugun ohiko arazoak eta arazo berriak azaltzen dituzte. Hala eta guztiz ere, soluzioak edota guztiontzat zeregin batzuk egitera gonbidatzen gaituzte aldizkaritik, horrelako indarkeria arazoak ez emateko. Beste aldetik, bullyingaren atzean dauden gauza latzak ere erakuzten digu aldizkari hau.

2011/01/10

Bideoen zerrenda


Free website - Powered By Wix.com



Bideo hauek bullyingarekin zerikusia dute. Ondo etorriko dira hobeto ulertzeko zeren aurrean lan egingo dugun.

drogen power pointa

Portzentaiak

Zelan sentitzen
zara klasean?
oso ondo 10,7
ondo 53,6
nahiko 28,6
txarto 4,3
oso txarto 2,9

2011/01/09

EUSKAL HERRIA BULLYING KASUA GEHIEN DUEN BIGARREN KOMUNITATEA

Euskal herria bullying kasua duen bigarren komunitatea da. ACAE elkargoa 9117 salaketa jaso zituen pasa den urtean. Salaketa hauetatik %20a Euskaditik datozte.
Lotsagarria uste dut, gure komunitatea bullying kasuaren gehiengoa bigarrena izatea. Zer egiten dugu, edo zer ez dugu egiten hau gertatzeko?, zelan jokatu egoera honen aurrean?
bloga puntuatzeko bakarrik hiru egun geratzen dira. BOZKATU ORAIN!!

2011/01/04

iritzi bat.

Bullyingaren aurka dauden pertsonak geroz eta gehiago dira. Azken urte hauetan, bullyingaren kasuak oso larriak eta asko izan dira. Hondarribiko Jokinen kasua, hainbeste oihartzun izan eta gero, hitzetik hortzera zebiltzan gaia izan zen hura. Nik neu, esan behar dut, hori ez zitzaidala batere ongi iruditu Eta horregatik bullyinga egiten dutenei kartzelara eramatearen alde nago.
Lehenik eta behin, bullyinga jasaten dutenek ez lukete jasan beharko. Gainera asko sufritzen dute eta batzuetan, Suizidioak suertatzen dira.

Bestalde,esatea, bullyinga oso larria dela gazte eta ume asko sufritzen dutelako. Dena den, esan beharra dago bullyinga pairatzen dutenek arazo psikikoak nahiz fisikoak izaten dituztela gehienetan. Ohikoa da klasean oso isilik geratzen direla eta harreman asko egiten ez dituztela. Haiei laguntza ez diegu ematen eta batzuetan ez dakigu zer gertatzen zaien. Gainera, bullyinga sufritzen dutenek familian gaizki aurkitzen dira eta hori erasotuaren autoestimua jaisten du. Bullyinga besteek mina egiteko erabiltzen dutenek filmetan eta gizartean dagoen indarkeriagatik ikasten dute ere.

Hori guztia dela eta, arreta asko izan behar da ume eta gazteekin, batzuk etxean ez baituzte ezer esaten. Psikologoak behar direla uste dut kasu hauetan eta bizi zaletasun kaltegarritzat jotzen dut. Horren ondorioz, nire aburuz, bullying-a egiten duten pertsonei zigor gogorra edo kartzelara eramatea hoberena izango litzatekeela pentsatzen dut.