2010/12/27

Zer egin behar dugu tratu txarretatik saihesteko?

Erantzukizuna denona da. Bullying-a ez da gazteen arazoa, gizarte osoarena baizik. Horregatik, erantzukizuna ere denona da, ez gazteena soilik, irakasleena soilik edo gurasoena soilik. Ondorioak ere, denok jasaten baititugu.Xabier Barandiaranek ere hala dio: "Gazteek bizi dituzten arazoak gizarte arazoak dira, eta konponbideak gizartera apuntatzen du bere osotasunean: familiaren, eskolaren, herriaren zeregina birdefinitu eta indartzera. Arazoa guztiona da, eta guztioi dagokigu ardura; zeregin hori hezkuntza sistemaren esku edota komunikabideen esku bakarrik geratzen bada, gizarteak porrot egingo du".Erantzukizuna hartu beharra dago, eta serio, gainera.

  1. Irakasleentzako aholkuak- Erne egon eta moztu.
    - Koordinazio lana: informazioa trukatu.
    - Gainbegiratu- Serio hartu eskaerak.
    Ez esan "haurren kontuak dira", "jolasten ari dira" eta horrelakoak.
    Jolasten ari direnean ondo pasatzen dute, baina norbait sufritzen ari baldin bada edo gaizki sentitu bada, hor ez dago jolasik. Hor muga bat dago. Eta orduan, egoera aldatzeko zer egin daitekeen pentsatu behar da.

  2. Gurasoentzako aholkuak- Ez hitz egin gaizki beste haurretaz.
    - Talde desberdinekin ibiltzen erakutsi seme-alabei, ez beti lagun berberekin. Sarritan entzuten da "gure koadrilakoa baldin bazara, ezin duzu horiekin ibili. Eta ibiltzen bazara, ez zara gure laguna". Guraso batzuek ongi ikusten dute, eta ez dira konturatzen beraiek ez dutela kafea beti berdinekin hartzen. Gauza bat da taldeari leiala izatea edo gaizki esaka ibiltzea. Baina beste bat besteekin ezin dela ibili esatea.
    - Balioen transmisioa, errespetua.
    - Komunikazioa mantentzea. Erasotzaileek ez dute ezer kontatzen, eta gurasoek oso gaizki pasatzen dute, azkenak izaten direlako zer gertatzen den jakiteaz.

  3. Ikasle erasotuarentzako aholkuak- Esan ez sentitzeko errudun esaten dizkiotenagatik.
    - Esan ez identifikatzeko esaten dioten guztiarekin.
    - Irainari halago bat bezala erantzun.
    - Tutorearekin hitz egin.
    - Inoiz ez erantzun beste irain batekin.

2010/12/26

Nora joan behar da larrialdietako kasu hauetan:

    ELKARTEAK: LAGUNTZA ZENTROAK
  • S.O.S.-BULLYING TLF: 620 489 332 eta 609 877 569 (24h).
    sosbullying@hotmail.com.
  • A.C.A.E. Asociación contra el acoso escolar. mugikorra zenbakia: 985.15.50.72 (Lunes a viernes).
  • mailto:acae_asturias@hotmail.com (ASTURIASEN).
  • ACAECAT. Asociación contra el acoso escolar de Catalunya. mail: mailto:acaecat@acaecat.es (BARTZELONAN).
  • PRODENI- ASOCIACIÓN DE UTILIDAD PÚBLICA
  • Línea de Ayuda contra el Acoso Escolar (Web del defensor del menor) posta elektronikoa: mailto:convive@cfnavarra.es (NAFARROA).
  • www.ikasle.net posta elektronikoa: ikasle@hezkuntza.net (EUSKAL HERRIA).
  • DEFENSOR DEL MENOR EN LA COMUNIDAD DE MADRID. (MADRIL).
  • Fundación ANAR. Ayuda a Niños y Adolescentes en Riesgo. Teléfono del menor 900 20 20 10 (24h). (MADRIL).
  • Observatorio para la Convivencia en los Centros Escolares de la Comunidad Valenciana (VALENTZIA).

    IRAKASLEENTZAT:
  • Atención telefónica para los profesores acosados.
  • acosoescolar@podemosayudarte.com (MADRIL). telefonoa 915 220 827
  • El defensor del docente"679 461 155 (ALBACETE)
  • La concejalía de Seguridad Ciudadana del Ayuntamiento de Leganés. dohako zenbakia (900 84 40 40) correo electrónico ( acosoescolar@leganes.org ) (LEGANES, MADRIL)
  • Profesores en apuros. 91 522 08 27 (MADRIL)
  • Unidad de Apoyo para la Convivencia Escolar (USCE). (BARTZELONA) zenbakia 93-400-69-68
  • acosoescolar@podemosayudarte.com
    http://www.podemosayudarte.com/index.php (CANARIAS).

Irakasleak babesik gabe sentitzen dira.

DBH 4. mailako gela batean andereñoak MP3a kendu zion ikasleari, arauak hala zioelako. Ikasleak, haserretu eta irakaslea jo zuen. Beste ikastetxe batean irakasleak gelatik kanpora bidali zuen ikaslea, eta irten baino lehen irakaslea hormaren kontra bultza zuen. Beste batean irakasleak besotik helduta sarrarazi zuen ikaslea jolastokitik eskola barrura, eta aita etorri eta irakaslea jo zuen. Irakasle batek baino gehiagok topatu ditu autoko gurpilak zulatuta. Eta zentroko hormetan irakasleen aurkako pintadak agertu zirenekoa ezin ahazturik dabiltza oraindik batzuk.
Uste baino ugariagoak dira horrelako kasuak. Asko eta asko isilpean pasa dira, baina azkenaldian komunikabideetan oihartzuna izan dute beste zenbaitek. Irainetatik eraso fisikoetara iritsi gara, eta horrek egoera larriagotu egin du.
Ikaslearen aitak jo zuen irakasle hark argi zuen ez zela isilik geldituko. Aurrera egitea erabaki zuen: salaketa jarri, epaiketara joan... Hori bai, aitortzen du erabat bakarrik eta babesik gabe sentitu zela prozesu osoan eta emaitza ez dela inoren gustukoa izan. Lankideen babesa jaso zuen, baina administrazioaren aldetik ez zuen ezer jaso komunikabideetan agertu zen arte. Horregatik ulertzen du isilik gelditzen direnen erabakia. Bakardadea sentitzen duten askok isiltzea eta, ahal badute, ahaztea hautatzen dute.
Isilik gelditzeko beste arrazoi bat norberaren prestigioa da. “Irakasle txartxat hartuko naute”, “lankideek gaizki begiratuko didate”, “20 urte daramatzat irakaskuntzan eta inoiz ez zitzaidan horrelakorik gertatu; beti besteei gertatzen zitzaiela pentsatzen nuen eta orain niri gertatu zait”... Erasoak jasaten dituzten irakasleek lekukoak bilatu behar izaten dituzte, eta noski, ez da erraza. Gelako gazteak ez dira lekuko gisa aterako. Zailtasun horien aurrean, isiltasuna da nagusi.

Eskolako indarkeriaren kontrako bideoa:




Bideo hau bullying-aren azalpena ematen du. Nola indarkeria pairatzen duten pertsonak  izilpean geratzen diren ezer esan gabe. Horretarako gaiarekin doazen argazki  batzuk hartzen dute parte, bideoari sentsibilitate gehiago emateko. Erabiltzen duten  musika ere garrantzia hartzen du  bideoan, egokia da eta nire ustez kredibilitate gehiago sortarazten du bideoan.

Zer aldaketa lortu dira?

Egindako lanaren ondoren, hainbat lorpen ikusten dituzte Aldazek eta Ganboak, eta garrantzitsuak direla diote, zalantzarik gabe.

Hasteko, bullying eta antzeko egoera guztiak jaso eta entzuten dituzte. Lehen batzuk bai, beste batzuk ez, ikastolan gertatzen zirenak bai, besteak ez... Orain denak jasotzen dituzte. Eta gainera, fundamentuz; hau da, hitzordua emanez eta eserita hitz eginez. Lehen horrelako komentarioak modu informalean egiten ziren eta orain askoz serioago hartzen dira.

Irakasleek eskertu egin dute formazio saioak ematea. Pauta batzuk ematea eskatu zuten, horrelako egoeren aurrean nola jokatu jakiteko.

Gelan gertatzen diren gauzek lotura dute kanpoan gertatzen denarekin. Horregatik, esku hartu beharra dagoela argi dute orientatzaile hauek. "Ez dugu guk esaten, adituek baizik" ziurtatzen dute. Euren asmoa arazoak bideratzea izan da beti. Eta hori bai, beti epaitu gabe, baloraziorik egin gabe. Dena dela, kasu batzuetan gurasoek edo ikasleek esan izan dute eskolatik kanpoko arazoa denez ikastetxeak ez duela sartu behar. Orientatzaileak ez daude ados horrekin. "Noski dela gure arazoa ere. Zeren gu ez gaude hemen Matematika, Historia edo Musika emateko soilik, giza trebetasunak erakuste ere bai".

Gurasoek laguntza eske jotzen dutenean, kolaboratzea eskatzen diete. "Zenbait mementotan gurasoek pauta argiak behar dituzte" dio Ganboak. "19 urte daramatzat lanean eta lehengo gurasoak eta oraingoak ez dira berdinak. Gauza batzuetan oso dinamikoak dira, aktiboak... ez dira guraso txarrak. Baina arauen aldetik oso kili-kolo ikusten ditut. Gaur egun haurrak oso preziatuak dira eta erraz uzten zaie. Gurasoak ez dira konturatzen jokaera horiekin haurrek fustraziorako ahalmen gero eta txikiagoa dutela. Eta gero, edozein arazoren aurrean, nola jokatu ez dakitela gelditzen dira. Hor gurasoek badute zer egina".

Oso garbi dute denen artean bideratu behar direla arazoak. Elkarri entzun egin behar zaio eta bakoitzak bere eskuetan dagoena egin, batera.

Hasieran erasotua zen pertsonarekin biltzen ziren batik bat. Autoestimua lantzeko, hobeto sentitzen laguntzeko, aurre egiten ikasteko... Baina urte hauetako esperientziaren ondoren, besteekin ere egon behar dutela ikasi dute. "Betiere erasotuaren baimenarekin. Lehenengo erasotzailearekin hitz egiten dugu. Eta noski, baita ikusleekin ere. Askok gaizki pasatzen dute eta hitz egiten hasiz gero, berehala konturatzen dira zerbait egin beharra dagoela" azaltzen du Aldazek.

Noski, horretarako isiltasunaren legea hautsi beharra dago. "Ikasleek ez dute salatari izan nahi, hori oso gaizki ikusia dago" dio Ganboak. "Baina bi egoera desberdin bereizten jakin behar da. Bata da aldamenekoak zerbait gaizki egin duenean irakasleari esatea, eta hori ez egiten irakatsi behar zaie. Baita taldeko sekretuak ez kontatzen ere. Baina beste gauza bat da eskubide zapalketa bat egotea, eta horrelakoetan ezin dute isildu".

Ikastolako antolaketaren elementu positibotzat hartzen dute adin guztietako ikasleak eraikin berean egotea. Andra Mari ikastolaren kasuan, Haur Hezkuntzako eta DBHko ikasleak eraikin berean daude. "Hasieran beldurra ematen zigun bezala, orain ziurtasuna ematen digu" aitortzen dute biek. "Handiek ez dituzte hainbeste gehiegikeria egiten txikien aurrean, eredu sentitzen baitira. Irakasleek ere txikiak babesteko jarrera dute eta erneago daude".

Avilesek anti-bullying--aren kontra proposatzen dituen pautak:

1.- Lehendabizi, eskaera jaso: kezkatuta dagoen ikasle batena lagunik ez daukalako edo iraindu egiten dutelako; kezkatuta dauden gurasoena eskolatik at koadrilan gertatzen denagatik; irakasle bat etortzen denean... Orientatzaileek eta irakasleek denei entzuten diete eta esaten dutena jaso egiten dute, inor epaitu gabe, baloraziorik egin gabe. Hori dena eserita egiten dute, garrantzia emanez.

2.- Informazioa jaso alde guztietatik: Horretarako, denekin biltzen dira, egoeran parte hartu duten guztiekin: irakasleekin, gurasoekin, ikasleekin... Beti, lehenengo, erasotzailearekin. Espero ez duen unean gelatik atera eta orientatzaileek berarekin hitz egiten dute, epaitu gabe: zer dakizu honetaz, badakigu norbait oso-oso gaizki pasatzen ari dela... Hasieran gehiegi ez dutela komentatzen diote orientatzaileek, baina ikusten dutenean ez dutela epaitzen eta badakitela zer gertatzen den, orduan hitz egiten hasten omen dira. Beraiei galdetzen diete zer egin daitekeen egoera aldatzeko, zerbait proposatzeko.

Erasotuarekin azkena elkartzen dira.

3.- Lehen momentutik portaera erasotzaileak debekatzen eta mozten dituzte. Baldin badakite irainak egon direla, erasotzailearekin elkartzen direnean, esaten diote ez dutela irainik onartzen. "Ez baduzue berarekin ibili nahi edo bere lagunak izan nahi, ados, baina ez egin minik, ez kendu gosaria...", esaten diote. Normalean errespetatzen dute, edo mugimenduak egoten dira, gurasoak ere kezkatuta egoten direlako eta etxean ere komentatzen dutelako.

4.- Irakasleei gertatzen dena gelan aipatzeko esaten diete, erasotzaileek jakin dezaten eurek badakitela zer gertatzen den. Horrek indarra kentzen die. Ordura arte inpunitate osoz egin duena ezin duela egin konturatzen da erasotzailea.

5.- Garrantzitsua da gurasoekin hitz egitea eta orientatzaileek edo irakasleek ez dutela epaitzen eta ez direla posizionatzen ikustea. Izan ere, hasieran seme-alabak defendatzen hasten dira, baina erasotzailea ere kaltetua dela ohartzean, konturatzen dira lagundu egin nahi zaiela.

6.- Gainbegiratu: irakasleak eta gurasoak informatuta mantentzen dira eta gainbegiratzeko esaten zaie. Erne egon daitezela, euren presentzia areagotu dezatela, ez poliziak bezala, baina bai egoerak kontrolatuz.

7.- Bidea markatu: jasotako informazio guztia aztertu ondoren, orientatzaileek arazo nola bidera daitekeen aztertzen dute. Kasu batzuetan erasotuak autoestimua igotzea beharko du, eta beste batzuetan erasotzailea izango dalaguntza behar duena.

8.- Jarraipena: erasotuak asko eskertzen du jarraipena egitea, zer moduz dagoen galdetzea...

9.- Gurasoei eta irakasleei aholkuak eman.

zer egin dezakegu?

Ildo horretatik, bigarren hausnarketara heltzen gara: zer egin daiteke? Hasteko, gurasoen eta irakasleen arteko komunikazioa eta elkarlana funtsezkoak dira. Horrekin batera, gazteekiko komunikazioa ere bai; beraien egoera ezagutzeko eurekin egon beharra dago. Harremanak zaintzea funtsezkoa da.

Gurutze Zipitriaren ustez harremanei eta sentimenduei leku gehiago egin behar zaie: "Notez eta antzeko gaiez hitz egiten da klaustroetan, baina irakasle bakoitzaren egoeraz eta ikasleekin dituen harremanez oso gutxi hitz egiten da. Edukiei sentimenduei eta harremanei baino askoz garrantzi handiagoa ematen zaie, eta hori aldatu behar da".

Jazarpen egoeren aurrean epairik ez egitea ere garrantzitsua da, erasotzaileak, erasotuak eta ikusleak, guztiak baitira kaltetuak eta errua botatzeak ez baitu arazoa konpontzen.

Elkarbizitza ahalik eta hobekien bideratzea da egin litekeen gauzarik onena. Bai ikastetxean, bai etxean, bai kalean, bai lantegian... Hainbestetan errepikatzen diren balioak eguneroko bizitzan praktikan jarri eta horien araberako jarrerak lehenetsi behar ditugu. Eta horretarako, gure artean hausnartu eta hitz egin behar dugu. Edonola ere, Avilesen iritziz elkarbizitza giroa hobetzeak ez dakar bullying kasuak desagertzea. "Bi gauza desberdin dira. Elkarbizitza hobetzea da diziplina arazoak, jarrera antisozialak, motibazio falta, interesik eza... konpontzea. Baina bullying-aren jatorria desberdina da eta horri aurre egiteko plan bereziak jarri behar dira ikastetxean".

Avilesek antbullying programa bat proposatzen du, eta hainbat pauta zehaztuta ditu. EILAS sindikatuak liburuxka batean bilduta argitaratu zuen, eta egun agortuta badago ere web orri honetan aurki daiteke: www.stee-eilas.org/lan_osasuna/gaiak/Bullying/BullyingEUSK.htm

Edonola ere, horrelako neurriak hartu aurretik ongi hausnartu behar dela dio. "Presaka jardutea txarra da. Ekin baino lehen hausnartu egin behar dugu. Ekintzak planifikatzeko denbora hartu behar dugu. Administrazioek, arduradun politikoek, hezkuntza arduradunek, profesionalek, familiek... lor dezagula gure zentroak seguruagoak izateaz gain sanoagoak izatea. Zeren hau ez da segurtasun arazoa soilik, baizik eta osasun arazoa: eskola osasuna, afektibitate osasuna, osasun emozionala".

ERANTZUKIZUNA DENONA DA.

Bullying-a ez da gazteen arazoa, gizarte osoarena baizik. Horregatik, erantzukizuna ere denona da, ez gazteena soilik, irakasleena soilik edo gurasoena soilik. Ondorioak ere, denok jasaten baititugu. Avilesek dioen bezala, "biktimari eragiten dio, noski, ondorioak jasaten dituelako. Erasotzaileei ere bai, nagusitasun-menpekotasun harremanean oinarritutako erlazioak edukitzera ohitzen direlako. Ikusleak ere, ezer egin gabe eta beste aldera begira gelditzen badira, moralki egoera injustuak ikusi eta beste leku batera begiratzen ikasten dute".

Xabier Barandiaranek ere hala dio: "Gazteek bizi dituzten arazoak gizarte arazoak dira, eta konponbideak gizartera apuntatzen du bere osotasunean: familiaren, eskolaren, herriaren zeregina birdefinitu eta indartzera. Arazoa guztiona da, eta guztioi dagokigu ardura; zeregin hori hezkuntza sistemaren esku edota komunikabideen esku bakarrik geratzen bada, gizarteak porrot egingo du".

Erantzukizuna hartu beharra dago, eta serio, gainera. Elias Mendinueta guraso eta abokatuak eta Mirari Bereziartua coach pedagogoak diote ez dugula lasaitu behar, lasai gelditzeak ez duelako ezer konpontzen. "Erantzukizuna, batzuena zuzenagoa bada ere, guztiona da". Ildo beretik mintzo da Koldo Izagirre idazlea ere: "Pedagogiaz espantuka hitz egin eta baliabiderik ematen ez duen politikaria da bakoitza, gelan gertatzen ari dena zuzentzeko gauza izan ez den hezitzailea da bakoitza, semearen ubeldu moral eta fisikoak eztitzeko gai izan ez den gurasoa da bakoitza, bere burua amildu duena bera da bakoitza... baina batez ere tradizioaren izenean edo eguneroko epelean herrian eredu matxomerkea nagusitzen utzi duen oro da bakoitza".


Bullyng-a aurrez aurre

Jazarpena, bullying -a... gertakarien ondoren denon ahotan dabilen gaia da. Lehendik ere horrelako arazoak ezagunak baziren, oraingoan ondorioak muturrera iritsi dira, eta horrek kezka areagotu egin du.

Ez da errudunak bilatzen aritzeko unea, zuhurtziaz jokatu eta hausnartzekoa baizik. Eta bada zer hausnartua: zergatik sortzen diren horrelako jazarpenak, zer egin daitekeen horiei aurre egiteko edota saihesteko, zer egin dezakeen bakoitzak dagoen lekutik (familian, ikastetxean, gizartean, administrazioan...) eta abar.

Eskolan kokaturik, alde batetik, prebentzio lana egin daiteke, eta hori egiten dute Etxarri-Aranazeko ikastolan. Bestetik, daukagun hezkuntza ereduaz eta antolaketaz hausnartu beharko genuke, horrek ere baduelako bere eragina. Juanjo Otaño eta Alex Barandiaranek esku bat bota digute horretan. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Jazarpen egoeren erantzukizuna guztiona da

Bullying -a denboran zehar mantentzen den planifikatutako eta nahitako erasoa da, botere gehiegikeriaren egoera dramatikoa adierazten duena, eta nagusitasun-menpekotasun eskema ezarrarazten duena erasotzaileak biktimaren gainean". Horrela definitzen du bullying-a Jose Maria Aviles Gaztela eta Leongo STE sindikatuko Lan Osasun arloko arduradunak. Ikasleen artean gertatzen diren jazarpen egoeren inguruko doktorego tesia egina du eta bullying-aren aurka egiteko programak diseinatuta ere bai.

Nora Rodriguez bullying-ean aditua den pedagogoak ere antzeko definizioa ematen du: "Ikasketa zentroetan gertatzen den beldurrarazte prozesua da, sistematikoa eta hazten doana, lagun batzuek beste bati egiten diotena taldearen onespenarekin".

Ez da arazo berria, betidanik egon baitira baztertutako lagunak, irainak jaso dituztenak, harroputzak eta ahulak. Gehienetan kaltetuek barruan eramaten dute sufrikarioa, isilpean. Batzuetan ondorioak ikusten dira, bestetan ez. Hondarribiko kasuan ikusi dira, eta horrek ezinegona eta kezka areagotu egin ditu.

Jose Maria Avilesek egindako azterketaren arabera, ikasleen % 6k onartzen du inoiz ikaskideek eragindako tratu txarrak jaso dituela. Tratu txarrak eragin dituztela aitortzen duten gazteak % 5,8 dira.

Garbi dagoena da hausnartu beharra dagoela. Batetik, horrelako jazarpenak zergatik gertatzen diren jakiteko, eta bestetik zer egin daitekeen ikusteko.

Gurutze Zipitria psikoterapeuta eta irakasleak dio umetan gertatzen direla, "helduok ez garelako behar den bezalako ereduak". Izan ere, jasotzen duten eredua, bai etxean eta bai eskolan, egungo gizarte ereduari erabat lotuta dago. Alicia Startze historialariaren iritziz "behin eta berriz hitz egin da "balioetan" oinarritutako heziketaren premiaz horrelako arazo guztiei irtenbidea emateko. Haatik, gutxik aipatu dute hezkuntza sistemak bizi duen kontraesana. "Munduko hezkuntza ordena berriaren" ezarpena bizi du orain, eta bere kontsigna nagusiak balio horien kontrakoak dira, hain justu. Edozein eskolak integratu beharko lituzkeen justizia, elkarrizketa, elkartasuna, trukea eta tolerantzia zaharkituta gelditzen dira eredu berri horretan. Munduko merkatu librearen neurrira egindako eredua da, eraginkortasuna eta konpetitibitatea helburu dituena. Kontua ez da hiritar integralak, kritikoak, integratuak eta solidarioak prestatzea, baizik eta "homo economicus" moduko bat, multinazional handien estrategietara eta merkataritza librera eta haren ideologiara egokitua".

GAIAREN AURKEZPENA:

BULLINGAREN AURKEZPENA: 
Ikasle bat kokilduta edo erasota dago beste ikasle batek baino gehiagok denbora luzez ekintza ezkorren pean dutelarik" (Olweus 1994)
Berdinen arteko erasoketa edo bullying oso arazo serio bezain ezezaguna eta gutxi tratatua da. Biktimengan sufrimendua sortarazten du, zeinak suizidiora ailega daitezkeen eta eragin ezkorra bai erasotzaileengan bai ikusleengan ere. Irakasleen eta familien artean ustekabean igarotzen da edo ezintasuna sortarazi, arazo honi nola heldu ez dakitelarik jakinaz gizarte mailan oso ondorio latzak izan ditzakeela.


ERASOKETAREN EZAUGARRIAK Erasotzaile eta biktimaren arteko ezberdintasun fisikoa edo boterezkoa, ekintza errepikakorrak lekuetan eta denboran, beti ere propio egina. Ezaugarri fisiko, ahozko, sozial eta psikologiko ditu eta hauek protagonistak markatzen dituzte beren gero sozialean behin eskola utzia gero. Praktikan, defendatzen ez dakien edo ezin duenaren kontra indarkeria erabiltzea da: kolpeak, bultzakadak, umilazioak, irainak, bokata zein etxerako lanen lapurretak dira biktima beldurtu eta zokoratzen dutenak berari aldez aurretiko angustia sortuz. Etxetik atera baino lehen ondoren gerta daitekeena sofritzen du.

ERASOKETAREN PROTAGONISTAK:   
Erasotzailea, gizonezkoa maizago, normalean fisiko edo karakter aldetik indartsua izaten da eta ez du errukitasunezko sentimendurik (besteak merezi du). Ondorio gabeko abusuan eta gehiegikerietan ohitutzen da, denboraz delinkuentzia edo bortxaketa familiarrean bilakatu daiteke.
Biktima, baita ere gehiagotan gizonezkoa, autoestimu baxukoa, harremanetarako zailtasunekin, bere ondoan babesteko talderik gabekoa. Saiatzen da erasoari ihes egiten irudimenezko edo somatizatutako gaixotasunen atzean ezkutatuz. Ikusentzuleak: ez dute parte hartzen, egoera bortitzak ikusten eta normaltzat jotzen ohitutzen dira eta hurkoaren sufrimenduaren aurrean inmunizatu egiten dira.


ERANTZULEAK:Eskola garaian erasoketaren prebentzioa eta zuzenketaren erantzuleak gara bai erasotzaileen, biktimen eta ikusentzuleen gurasoak, zein irakasleria eta ikastetxetako pertsona heldu oro.
Horregatik oso garrantzitsua da ikastetxetako estamentu ezberdinek gaiak behar duen lehentasunaz hartzea eta detektatzeko eta zuzentzeko plangintza lantzea.

Gizarte hezitzailea informazioaren gizarteko gogoeta

Informazio eta komunikazioen teknologiak (IKT), eredu eta testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoen emaitza dira. Merkatuaren ekonomian oinarritutako eredu bat da. Bere erak eta bere aukerak baldintzatzen ditu errentagarritasun handiena lortzeko.
Jordi Adell dioenez, informazio eta komunikazioen teknologiak, gizartearen beharrizanei erantzuten dute. Gainera berriztapen moduan garatzen dira.
Bere zeregin hegemonikoa, ezagutza, iturri moduan hartzea behartzen gaitu. Zeinaren ikasketa, eredu sozialaren aldaketaz ulertzen saiatzen den.
Hezkuntzaren munduan, gero eta hezitzaile gehiago zalantzan jartzen dute gaur egungo hezkuntza. Horregatik, seinalatzen dute IKT-en exijitxen duten irakasteko eta ikasteko erabiltzen diren forma berriak.
Eskola hau, alfabetizazioa eta emankorrak diren eredu berrien prestakuntzak bermatzen ditu. Erronka berri hau ere gizarte hezitzaileei dagokie. Lan merkatuan eskatzen duten Baldintza formatibo minimoa ez duten pertsonak baztertuak sentitzen dira eta gizarte hezitzaileek bazterketa hauen kontra lan egingo dute: Informazio eta komunikazioen teknologiak hobeto ezagutzeko erabiltzen diren programa berriak sustatuko dute horretarako.
Beraz, Gizarte hezitzaileek, bi zeregin ezberdinak bereganatuko dituzte: Alde batetik, teknologia hauen ezaguerak eta abileziak zabaltzea eta bestetik, taldean bere erabilpena bultzatzea.
Gizarte berrian, gizarte hezitzaileek ikt-k sortuko dituen arriskuei aurre egin beharko die. Horretarako, aplikazio berrietan eraldatuko dituzte teknologia hauek: eskolako ikasketen hobekuntza, komunikazioa, lan kooperatiboa etab sustatuko dute.

2010/10/07

zer da bulling-a?

zer da bulling-a

Esaten dugu bullyinga edo berdinen arteko tratu txarrak daudela ikasle batek behin eta berriz eta denbora luzez irainak, gizarte-bazterkeria, larderia psikologikoa eta/edo oldarkortasun fisikoa bezalako ekintzak jasaten dituenean bere eskolakideren batengandik erasoa jasan duenaren dagokion biktimizazioarekin.
Ekintza oldarkor guztiak, edo indarkeriazkoak, ez dira bullyinga;eskolako ohiko jarrerak, adibidez berdinen arteko borrokak, lagun-aldaketak eta hausturak, eskolako materialaren eta altzarien aurkako indarkeriazko jarrera, diziplina-eza, gela barruko eta kanpoko aztoramena… ez dira bullyinga.